Inicio » Idiomas » Euskera » 30 gorroto-delitutik gora Gipuzkoan, aurreko urtean

30 gorroto-delitutik gora Gipuzkoan, aurreko urtean

2017. urtean gorroto-delituen ondoriozko 129 salaketa izan zen (88 Bizkaian, 31 Gipuzkoan eta 10 Araban). Tipologien analisiari erreparatuta, 71 arrazismoaren/xenofobiaren

2017. urtean gorroto-delituen ondoriozko 129 salaketa izan zen (88 Bizkaian, 31 Gipuzkoan eta 10 Araban). Tipologien analisiari erreparatuta, 71 arrazismoaren/xenofobiaren ondoriozkoak dira, 32 orientazio/nortasun sexualaren ondoriozkoak, 16 orientazio politikoaren/ideologikoaren ondoriozkoak, 7 erlijio-sinesmenen eta/edo -jardunen ondoriozkoak, 2 desgaitasunen/gaixotasunen ondoriozkoak eta 1 pobreziaren edo aporofobiaren ondoriozkoa. Aldi horretan, 126 pertsona erruztatu zituzten. 2016an, aldiz gorroto-delituen ondoriozko 124 salaketa izan zen eta 88 pertsona erruztatu zituzten.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua, Jon Mirena Landa UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako zuzendariarekin batera, Eusko Legebiltzarrean agertu da, berak eskatua, Euskadin izandako gorroto-gorabeherei buruzko azterketa aurkezteko. Azterketatik ondorioztatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko gorroto-maparen errealitate kriminologikoaren joera nolabait egonkor mantendu dela islatzen dute

Kolektibo babestuei erreparatuta, gorroto-mapak hiru zutabeko egitura du: kolektibo etnikoa, jasotako delitu-gorabeheren % 70en jomuga, gutxi gorabehera; kolektibo sexuala, % 25 inguru hartzen duena; eta beste kolektibo batzuk biltzen dituen multzo heterogeneoa (gaixotasuna, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duen pertsona, adina, aporofobia, egoera sozioekonomikoa eta familiakoa), oso hondarreko mailarekin.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak aditzera eman zuenez, Ertzaintzak, 2013az geroztik, gorroto-delituen aurrean jarduteko prozedura bat du, 76 zenbakiko polizia-instrukzioa. Gorrotoaren edo diskriminazioaren ondoriozko indarkeria-egintzei buruzko datuak biltzeko sistema bat artikulatzen du, salaketak kontabilizatzeko, salaketen jarraipena egiteko, lortzen diren epaien informazioa lortzeko eta balizko prebentzio- eta borroka-planak prestatzeko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete