Gipuzkoa izan da errepideetako heriotza-balantze altuena izan duen Lurraldea. Guztira 22 pertsona hil dira aurten zirkulazio istripuen ondorioz ( 39 pertsona hil dira Euskadin, 2016an baino zazpi gutxiago). Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendariak heriotza-balantzea aurkeztu du ostiral honetan. Euskadin hildako pertsona-kopurua jaitsi den arren, Gipuzkoan igo egin da, iaz 16 lagun hil ziren eta. 39 pertsona horietatik 23 gidariak ziren (7 motor gidariak eta 16 ibilgailukoak edota beste mota batekoetakoak, 9 bidaiariak (1 motokoa eta 8 ibilgailukoak) eta 7 oinezkoak.
Datuak behin betikoak ez diren arren, zifretan jaitsiera bat ikus daiteke. Abenduaren 29an, 7.547 istripu izan dira; 2016an, aldiz, 8.125 istripu egon ziren.eta atzeraka bagoaz aldea handiagoa da: 2000. urtean, Euskadin 218 pertsona hil ziren zirkulazio istripuetan eta honek esan nahi du 18 urteetan heriotza-tasa %82 jaitsi dela.
22 pertsona hil dira 2017an Gipuzkoako errepideetan
Gipuzkoa izan da errepideetako heriotza-balantze altuena izan duen Lurraldea. Guztira 22 pertsona hil dira aurten zirkulazio istripuen ondorioz ( 39 pertsona
Deja un comentario