Euskararen aldeko 22. Korrika errelebo-lasterketa bihar (16.30etan) hasiko da Arabako Amurrion, eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian. Errelebulariek 2.000 kilometro beteko dituzte Euskadi, Nafarroa eta Iparralde zeharkatuz. Iaz, AEK euskaltegiak antolatzen duen lasterketa herrikoi hau ezin izan zen egin, pandemiarekin sortutako murriztasunak zirela eta, zenbait herritan ospatu ziren ekiltadiek ordezkatu zutelarik.
Aurtengo leloa «hitz» eta «ekimen» hitzak nahastean dituen HitzEkin da. Honekin, antolatzaileek euskarak hiztun proaktiboak behar dituela nabermendu nahi dute, konbentzimendutik praktikara salto egiten dutenak.
Deja un comentario