Bidegi Foru agentziaren aurreikuspenen arabera, Abuztuko azken asteburuan, 23tik 26ra, ostegunetik igandera, 170.000 ibilgailu pasako dira Irungo gordailutik . 115.000, %68, iparraldera eta 55.000, %32, hegoaldera. Ostirala eta larunbata izango dira trafiko handieneko egunak.
Operazioa ahalik eta arinen igarotzeko Irun eta Zarauzko ordainlekuak zabalik egongo dira. Irunen 9 kabina prest egongo dira Frantziara doan trafikoa kudeatzeko eta beste 4 Bilboko norabidean doanarentzako. Zarautzen, 11 kabina egongo dira irekita Frantziarantz eta 4 Bilborantz. Beste 2 Zarauzko irteerarako egongo dira erabilgarri.
Bidegik azpimarratzen du ibilgailuen itzulera mailaka eta gradualki egiten dela eta ondorioz abuztuaren bigarren hamabostaldiko egunetan trafikoa handia izaten da. Hori dela eta, ordainlekuetako zerbitzuek pertsonal errefortzua izango dute.
Agentziak gogorarazi du ezarritako abiaduraren mugak eta autoen arteko tarteak zaindu behar direla, eta atseden tarteak hartuta gidatu.
Deja un comentario