Inicio » Idiomas » Euskera » 150 landare zituen marihuana plantazio bat itxi dute Urretxun

150 landare zituen marihuana plantazio bat itxi dute Urretxun

Urretxun zegoen eta 150 landare zituen marihuana plantazio bat itxi dute Zerga Agentziak eta Guardia Zibilak. Operazio horretan bertan bi

Urretxun zegoen eta 150 landare zituen marihuana plantazio bat itxi dute Zerga Agentziak eta Guardia Zibilak. Operazio horretan bertan bi pertsona atxilotu dituzte, eta horietako bat fidantzapeko presoaldi prebentiboan dago.

Agenteek hiru miaketa egin zituzten: Urretxuko industria-nabe batean, hau da plantazioaren lekuan; Zumarragan dagoen kalamuaren kontsumitzaileen elkarte baten egoitzean; eta Azkoitiako baserri batean. Guztien artean, marihuanako 200 landare, haxixeko 200 gramo, speed-eko 300 gramo edota eskudirutan zeuzkaten 6.000 euro konfiskatu dituzte, besteak beste.

Ikerketaren ustez, Zumarragako elkartea ez zen bakarrik kontsumitzeko erabiltzen, drogekin ere trafikatzen zuelako. Produktua Urretxuko plantaziotik ateratzen zuen, hain zuzen.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete