Inicio » Idiomas » Euskera » 150.000 janari kilo banatuko ditu Gipuzkoan Gurutze Gorriak 6.500 familiei

150.000 janari kilo banatuko ditu Gipuzkoan Gurutze Gorriak 6.500 familiei

Gipuzkoako Gurutze Gorriak 148.737 kilo janari banatuko ditu egoera ahulean dauden pertsonen artean 2017ko Janari Laguntzaren Programaren hirugarren fasean. Programa

Gipuzkoako Gurutze Gorriak 148.737 kilo janari banatuko ditu egoera ahulean dauden pertsonen artean 2017ko Janari Laguntzaren Programaren hirugarren fasean. Programa honen %85a Gizarte-egoerarik Ahulenean dauden Pertsonei Laguntzeko Funts Europarrarekin (FEAD) finantzatu da, eta gainerako %15a aurrekontu nazionalarekin. Guztira, 392.723 kilo elikagai banatu dira 2017an. Gurutze Gorriak kudeatzen duen janari-laguntza honekin, Gipuzkoan gizarte-egoera ahulean dauden 6.500 pertsonen beharrak neurri handi batean aseko dira.
Elikagaiak Gipuzkoako banaketara atxikitako 22 erakunderen artean banatuko dira, eta horiek arduratuko dira janaria gizarte-egoera ahulean dauden pertsonei emateaz, pertsona batentzat edo familia oso batentzat (haur txikidunentzat ere bai) otordu oso bat errazago presta dezaten.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa