Zarauzko Monte Albertiako ikastetxeak 1.500 euro lortu ditu ASPANOGI elkartearentzat zodiako zeinuen bidez egin dituzten 300 egutegi saldu eta gero. Pauso guztiak ikasleek burutu dituzte, karakterizazioarekin hasi, makillajearekin jarraitu, ileapandegia, atrezzoa eta azkenik salmentarekin, eta Xanti Rodríguez azpeitiar argazkilariaren laguntza jaso dute.
ASPANOGI-rekin (haur minbizidunen guraso elkartearekin) ikastetxean izan duten hitzorduaren ostean, oso konpromezu handia azaldu dute gazteak proiektuarekin eta horietako batzuk elkartearekin kolaboratzen hasiko dira boluntario gisa.
Ekimenarekin lortu diren emaitza onak direla eta, Monte Albertiako ikasleak proiektu berri bati ekin diote eta XX. mendean ospetsuak izan diren emakumeen argazki erakusketa bat antolatzen hasi dira.
1.500 euro jaso ditu ASPANOGIK Zarauzko Monte Albertiako ikasleen egutegiekin
Zarauzko Monte Albertiako ikastetxeak 1.500 euro lortu ditu ASPANOGI elkartearentzat zodiako zeinuen bidez egin dituzten 300 egutegi saldu eta gero.
Deja un comentario